05 Dic

Euskararen nazioarteko eguna eta Euskaraldiaren amaierarekin batera, Calasanzen euskararen astea ospatzeari ekin diogu. Egitarauari dagokionez, abenduaren 3tik 5era doan tarterako ekintza anitz prestatu dugu bai irakasle zein ikasleek giro euskaldunean gozatzeko helburuarekin.

Hiru egunetan zehar, giro ezinhobean gazte eta txikiok herri kirolak egin ditugu, euskal dantzak praktikatzera animatu gara eta laster sare sozialetan ikusi ahal izango duzuen LIPDUB zoragarria ere filmatu dugu.

Ekimen honen helburua ikastetxeko egunerokotasunean euskara txertatzea eta ikasleei euskal kultura hurbiltzea izan da, gogotsu eutsi nahi baitiogu aurten Euskaraldiak proposatutako erronkari eta ondoren datozen erronkei ere. Izan ere, Amets Arzallusek esan bezala, “Euskaraldiaren egunik garrantzitsuena hamabigarrena izango da.”

Euskara 5

Leave a Comment